Jende desegokia
Bilbon dago kokatua
Gaizka Zabarteren bigarren nobela. Desegokituen Elkartea izeneko erakunde batek
Peter Zuazo protagonista gonbidatuko du, Bilbon egingo diren jardunaldi
batzuetan hitzaldi bat eman dezan.
Halako izen berezia
duen elkarteak jakin-mina sortuko dio, nola ez, Peter Zuazori eta honek bere
buruari galdetuko dio gonbitari baiezkoa ala ezekoa eman behar ote dion.
Gai guztien artean, batez ere, mendekua, amodioa eta desamodioa aurkituko ditugu lan honetan.
Gai guztien artean, batez ere, mendekua, amodioa eta desamodioa aurkituko ditugu lan honetan.
Egilea: Gaizka Zabarte
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Euskadi Irratian Gaizka Zabarteri egindako elkarrizketa, hemen duzu entzungai.
__________________________________________________________________________
Gizon gogorraren sekretua
Erre izeneko gizon baten suspenseko istorioa
da hau. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian
hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta
belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara
iristea.
Bezperako
mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote Erreri eta hilketarekin
zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako
ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen
putetxera itzultzea erabakiko du.
Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondo-hondoraino.
Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauteri- giroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostia inguruko industrialde batean dago kokatuta istorioa, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat…

Euskadi Irratiko Arratsean saioan
egindako elkarrizketa, berriz, hemen duzu entzungai.
Inspektore bat ate joka
Polizia-inspektore bat
Birlingtarren familiaren etxean ustekabean agertu eta Sheilaren
ezkontza-konpromisoa ospatzeko egiten ari diren afaria etengo du.
Mahaikideek neskatxa
baten suizidioan izan dezaketen inplikazioa ikertzen ari da inspektorea.
Une horretatik aurrera, suspensez betetako istorio bat garatuko da, esanahi moral handiko gai bat plazaratzen duena: denok gara gizadiaren kide, eta, hortaz, denok gara gainerakoen patuaren erantzule.

Egilea. J.B. Priestley
Itzultzailea: Manu López Gaseni
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014
Itzultzailea: Manu López Gaseni
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014
Liburuak hitzaurre
luzea du, egilearen biografia eta garaiko datuak eskaintzen dituena, azalpen-oharrak
ere badaude eta bukaeran, jarduerak proposatzen ditu, lan hau ikuspegi
literario nahiz etikotik ulertzen laguntzeko.
Esteka: HABE Liburutegiaren fitxa
Orrialdeak: 96
_________________________________________________________
Urrezko kakalardoa ; Morgue kaleko hilketak
Euskarazko ariketak
osagarri dituen misteriozko bi ipuin eder.
Aurrenekoan, aberats
izandako gizon behartsu bat, Legrand, altxor baten bila joango da mendira.
Bidaide izango ditu Jupiter bere morroia, txakur bat eta ipuin honetako
narratzailea. Narratzaileak kontatzen du nola ezagutu zuen Legrand, eta honek
nola lortu zituen pergamino bat eta urrezko kakalardo bat, eta nola lortu zuen
pergaminoaren eta kakalardoaren arteko erlazioa aurkitzea eta pergaminoko
kriptograma deszifratzea. Legrandekin batera deszifratuko dute kriptograma
irakurleek.
Bigarren ipuinean, ama-alabak hilko ditu norbaitek Parisko etxe batean, eta polizia ia ezer argitzeko ezgauza izango denez, detektibe pribatu baten esku geratuko da hilketak argitzea. Hiltzaileen zentzugabekeria eta detektibearen analisirako joera kontrajartzen dira ipuinean.

Egilea: Edgar Allan Poe
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Vicens Vives
Argitalpen-urtea: 2014
Euskarazko ariketak
osagarri dituen misteriozko bi ipuin eder. Aurrenekoan, aberats izandako gizon
behartsu bat, Legrand, altxor baten bila joango da mendira. Bidaide izango ditu
Jupiter bere morroia, txakur bat eta ipuin honetako narratzailea. Narratzaileak
kontatzen du nola ezagutu zuen Legrand, eta honek nola lortu zituen pergamino
bat eta urrezko kakalardo bat, eta nola lortu zuen pergaminoaren eta
kakalardoaren arteko erlazioa aurkitzea eta pergaminoko kriptograma
deszifratzea. Legrandekin batera deszifratuko dute kriptograma
irakurleek.
Bigarren ipuinean, ama-alabak hilko ditu norbaitek Parisko etxe batean, eta polizia ia ezer argitzeko ezgauza izango denez, detektibe pribatu baten esku geratuko da hilketak argitzea. Hiltzaileen zentzugabekeria eta detektibearen analisirako joera kontrajartzen dira ipuinean.
Ipuinak bezain interesgarri, Poeren biografia duela liburu honek. Eta bere obra ere aztertzen da hitzaurrean, bi ipuinak barne. Adibidez, kontakizun batek ze ezaugarri izan behar dituen azaltzen da “Ipuinak eta ipuinaren arauak” izeneko atalean.

Hona pasarte bat:
Lekuko honek bere borondatez egin zuen adierazpena. Frantsesez egiten ez duelarik, interprete baten bidez egin zitzaizkion galderak. Amsterdamen jaioa da. Garrasiak aditzen ziren unean igaro zen etxearen aurretik. Zenbait minutuz luzatu omen ziren, hamar minutuz edo. Oihu luzeak eta ozenak omen ziren, beldurgarriak eta oso kezkagarriak.

(74. or)
• Inoiz izan zara gertaera bitxiren baten lekuko? Zer gertatu zen? Non? Noiz? Zuk zer egin zenuen? Sei bat lerroko paragrafo batean laburtuko duzu gertatutakoa?
Esteka: HABE Liburutegiaren fitxa
Orrialdeak: 134
Zaindari ikusezina
Amaia Salazar
inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Lehena, Baztan inguruan, eta batik bat,
Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitzea.
Bigarrena, berriz, bere amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.
Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin. Eleberriak aurrera
egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto
horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere
luze jardungo du nobelak.
Baina hari eta gertaera nagusiak: Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izaera maniakoaren berri.
Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen daude inguruko bizilagunen imajinarioan.
Egilea: Dolores Redondo
Itzultzailea: Josu Zabaleta

Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013
Argitalpen-urtea: 2013
Liburuaren lehen atala irakurtzeko, egin klik hemen.
Esteka: HABE Liburutegiko fitxa
_____________________________________________________
Eskaintza ekaitzari
Eskaintza ekaitzari
Baztango trilogiaren hirugarren liburua da, eta aurreko bietan bezala, maisuki
azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak,
gurasotasuna… eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du.
Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko moduko eleberria da.
Hilabete joan da
Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta
Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere
burua, ordea.
Elizondoko neskatila baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatilaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur txiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna.
Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko.

Itzultzaileak: Rey Escalera, Fernando; Vilches Plaza, Mikel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014
Itzultzaileak: Rey Escalera, Fernando; Vilches Plaza, Mikel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014
Esteka: HABE Liburutegiaren fitxa
Orrialdeak: 616
_____________________________________________________________________________
Hezurren ondarea
Baztango trilogia
izenaz ezagutzen diren hiru liburuetatik bigarrena dugu hau. Hemen ere Amaia
Salazar inspektorea da protagonista nagusia, Foruzaingoaren erailketen arloko
burua.
Lehenengo liburuan (Zaindari ikusezina)
ikusi genuen bezala, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zituzten Basajaunen
hilketak argitu zituen Amaiak. Basajaunen modus operandia imitatuz, Jason
Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin
zuen. Amaiak bere egitekoa bete zuen hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten
frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko.
Bigarren liburu honetan, Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea.
Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan.
Egilea: Dolores Redondo
Argitaletxea: Erein
Itzultzaileak: Rey Escalera, Fernando; Vilches Plaza, Mikel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013
Bigarren liburu honetan, Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea.
Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan.
Egilea: Dolores Redondo
Argitaletxea: Erein
Itzultzaileak: Rey Escalera, Fernando; Vilches Plaza, Mikel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2013
Lehen atala irakurgai helbide honetan.
Esteka: HABE Liburutegiaren fitxa
Orrialdeak: 624
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina