Apaindu dituzue leiho eta balkoiak?
Hor ageri naiz neu ere leiho batean. Aurkitu nauzu?
EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (IV)
Adi erabilera oker hauei:
Txabola nigatik egina da
Txabola nik egina da
Txabola nik egin dut
100 eurogatik erosi dut
100 euroan (eurotan) erosi dut
-norengatik eta -norengandik ez
dira nahastu behar:
Zu(re)gandik egin dut Zu(re)gatik egin dut
Ni(re)gatik zer espero duzue? Ni(re)gandik zer espero duzue?
Zehar galdera eta erlatiboa
sarritan nahasten ditugu:
Komentatu dizut gaur gertatu zaidana?
Komentatu dizut gaur zer gertatu zaidan?
Ez dago garbi egin behar duena.
Ez dago garbi zer egin behar duen.
Kontuz esaten duzunarekin!
Kontuz zer esaten duzun!
Ariketa orokorrak:
KONTAKIZUN LABURRA
Goizean goizeko abenturak
5. solairuan nago, eskaileren arteko hutsuneari
begira. Argia itzalita dago, eta itzal arraroz beteta dago
eraikina. Beldurgarria da, eta tentagarria aldi berean. Nire eskuinean,
igogailu segurua: jaisteko modu azkar eta arriskurik gabea. Ezkerrean,
eskailerak. Eskailera misteriotsuak; ate guztien aurretik pasatzean irekiko
diren beldurrez.
Ez, ez
dut igogailua hartuko, eguna abentura batekin hasiko dut. Eta, gainera, argia
ere ez dut piztuko, ze ostia. Korrika jaitsi ditut eskailerak, binan-binan.
Solairu bat gutxiago. Soinurik ez; isiltasun deseroso eta kilikagarria. Beste
bat; goizean goizeko errietaren bat jasotzen ari da norbait 3. pisuan. Bigarren
pisua; ia-ia egin dut estropezu, eta bihotz-taupadak gehiago igo zaizkit
oraindik. Lehena; banago ia! Eta iritsi naiz solairu nagusira azkenean:
arnasestuka, bihotza guztiz alteratuta, eta aurpegia gorri-gorri.
Orduantxe
irten da gizon bat igogailutik. Lasai, kezkarik gabe, traje guztiz plantxatua
inongo izerdi tantarik gabe... Hasiberri hauek ez dakite adrenalina zer den
ere.
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO egin klik hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina