ezeztatu

2020/04/24

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA V

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA ekimena.


Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenaren proposamenei heltzeko?!
Hemen duzu lehenengoa!

Ostirala dela kontuan izanda,  adin mugarik  gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina euskaraz!

 Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
 


EGUNEAN BEHIN

  
ERRONKARAKO PREST?

JAITSI APLIKAZIOA ESKUKO TELEFONOAN
TALDEA SORTU, EDO SORTUTAKO BATEAN SARTU ETA AURRERA!

BAKARKA ARITZEKO AUKERA ERE BADUZU.


EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (V)

1. Aposizio gisa datorren erlatiboak arazoa sortzen dio jende askori:

Osaba bat daukat Eibarkoa dela.
Osaba bat daukat Eibarkoa dena.

Xabier, dela irakaslea, auzoan bizi da.
Xabier, irakaslea dena, auzoan bizi da.

2. Konparazioa denez, konparazioaren erlazio-hizkia ezin zaio kendu. (baino gehiago):

Sentimenduei baino emozioei egin behar zaie jaramon.
Sentimenduei baino gehiago emozioei egin behar zaie jaramon.

3. Gaizki erabiltzen dugun egitura bat ikasiko dugu:

Hainbeste aldiz egin du, buruz ere badakiela.
Hainbeste aldiz egin du, (non/ezen) buruz ere badakien.

Hain begiluzea zen, kontu guztiak jakiten zituela.
Hain begiluzea zen, (non/ezen) kontu guztiak jakiten zituen/baitzituen.

4. Beste egitura bat:

Ez duzu zertan etorri beharrik (ez da egokia)
Ez duzu zertan etorri / Ez duzu etorri beharrik

 ARIKETA OROKORRAK:




GIZARTE EKINTZAKO LEXIKOA ERREPASATZEKO
EA ZENBAT ASMATZEN DITUZUN!

Jolasteko klikatu hemen

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5521544-gizarte_ekintzako_lexikoa.html

 

  PILULA GUZTIAK IKUSTEKO egin klik hemen




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina