Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezua sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.
Bideoa ikusteko egin klik hemen
EGUNEAN BEHIN
Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!
Animatuko?!
AURREKO ASTEKO PILULEN BIRPASA
Birpasa egiteko egin klik hemen
EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (VI)
*zenbat eta... gero eta
Egitura okerreko esamoldea da *zenbat eta..., gero eta.
Beste molde hauek dira tradizioa dutenak:
zenbat eta... -ago {-(e)n/bait-},
(orduan/hainbat) (eta)... -ago.
Zenbatasunaz ari garenez,
esamolde guztietan zenbat nahitaezkoa da. Adibideak:
Zenbat eta gehiago tratatzen dudan (tratatu), orduan eta gehiago estimatzen
dut.
Zenbat eta diru gehiago bildu, hainbat hobeto denontzat.
Zenbat eta mesede gehiago, (orduan eta) okerrago.
Badira konparazioa egiteko beste egitura batzuk ere: “Gero eta… -ago”
(izenondo edo adizlagun
batekin).
Gero eta ederrago dago
gure herria.
Gero eta hobeto ikusiko dituzu zenbakiak. UMOREA
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina