ezeztatu

2021/02/25

Euskara hobetzen: "Bi pertsonarentzako bidaia"

Aski garbia eta zehatza da euskara batuan "-a" bokalaz amaitzen diren izenei dagokien jokabidea; hau da, bokal hori berekin dutela erabiltzen dira beti: "eliza ederra", "edozein gauza", "anaia bat", "gaiztakeria hori"... Beraz, ez dute amaierako "-a" galtzen. Baina, aipa dezagun zenbait zalantza.

Zalantza mugagabeak sortzen digu, besteak beste, erdaraz ez dagoelako mugagaberik, baina euskaraz plurala eta mugagabea bereizi egiten dira. Adibidez: "bi pertsonak egin dute"; hori mugagabea da, baina "bi pertsonek egin dute"; hori plurala da.

Beraz, lehen kasuan, mugagabean, gaztelaniazko "dos personas" esaten ari gara, eta, bigarrengoan, berriz, pluralean, "las dos personas".

Gatozen, honenbestez, izenburuko adibidera. Ondo esanda al legoke "bi pertsonentzako bidaia"?

Bada, ez!: "bi pertsonarentzako bidaia" esan beharko da.

- "Lau neskei eman diete saria"...

Ez!: "lau neskari eman diete saria".

- Azkenik, "hiru enpresek botatzen dituzte zaborrak ibaira"...

Ezta ere! Jakineko hiru enpresa zehatz ez badira, behintzat, "hiru enpresak botatzen dituzte zaborrak ibaira" esan beharko da.

 

"Bi pertsonarentzako bidaia"

"Bi pertsonentzako bidaia"

HABEko Ikasbiletik jasoa

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina