Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea berritu da
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea (Behatokia.eus) berritu da, eta bertan integratu da Euskararen Telefonoaren zerbitzua, lehen aparteko zerbitzu batean zegoena. Behatokiaren marka berrira egokitu da webgunea.
Euskararentelefonoa.eus
zena, azken batean, euskararen erabilpen publikoan diskriminaziorik,
tratu okerrik edo salatu beharrekorik ikusi baduzu, horiek salatzeko
bidea da, eta Internet bidez datuak sartuz ere egin dezakezu. Zerbitzu
berriak kontua sortu edo login egitea eskatuko dizu, jarraipena izan
dezan gero zure salaketak edo irekitako intzidentziak.
Webgune berriko atalen artean, Behatokia bultzatzen ari den ekimen batzuen berri:
- Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina.
- Hilabatereko lorpen eta urraketa aipagarrienen bilketak.
- Pixkat bat lehentxoagokoa, urteko azken txostena, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2021, martxoan argitaratu zena.
Django teknologia erabiliz, mugikorretara erabat egokitutako diseinua eta erabilgarritasuna du webgune berriak,CodeSyntax-ek egina (Sustatu argitaratzen duen enpresak).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina