Europarren erdiek gizentasuna edo gehiegizko pisua
izango dute 2030ean
AGENTZIAK |
ERREDAKZIOA
2016/05/19
Gizentasunaren Ikerketarako Europar Elkarteak
loditasuna gaixotasun gisa onartzea eta "premiazko neurriak"
hartzea eskatu du.
Gizentasunak eta gehiegizko pisuak
"eragin suntsitzailea izango dute osasunaren kostuetan eta
produktibitatean, baldin eta premiazko neurriak arin hartzen ez
badira", Gizentasunaren Ikerketarako Europar Elkarteak txosten
batean jakitera eman duenez.
2030ean europar herritarren erdiek baino
gehiago gizentasuna izango dute, eta zenbait herritan maila hori % 90era
helduka da.
Loditasunak egun Europar Batasunean
eragindako produktibitate galerei aurre egiteko eta gaixoei artatzeko 70.000
milioi euro bideratu dituzte EBko herriek.
Hori dela eta, loditasuna gaixotasun
gisa onartzea eta "premiazko neurriak" hartzea eskatu du
Gizentasunaren Ikerketarako Europar Elkarteak.
Datorren maiatzaren 21ean Loditasunaren
Europar Eguna ospatuko da.
Loditasuna gaixotasun konplexua eta
kronikoa da, eta horren eragileen artean, besteak beste, baldintza genetiko edo
endokrinoak eta ingurumen-faktoreak (estresa, dieta eta lan-baldintzak) daude,
Herman Toplak Gizentasunaren Ikerketarako Europar Elkarteko presidenteak azaldu
duenez.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera
ere, loditasuna XXI. mendeko osasun arazo larrienetariko bat da, eta horrela
ohartarazi egin du azken boladan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina