EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXIX)
Aditz
batzuen inguruan zalantzak sortzen dira batzuetan. Nahasteak usuago gertatzen
diren aditz batzuk aukeratu ditugu, eta erabilera-aukeren berri eman, aditzak
alfabetikoki ordenatuz:
·
Jarraitu, jarraiki.
Partizipioa holaxe da, beraz, adjektiboa jarraitua (edo jarraikia)
da, ez jarraia*. Segitu sinonimoa da.
·
Kalte egin. Ez erabili kaltetu kalte
egin adieran.
·
Kaltetu. Da sailekoa. Zerbaiti edo
norbaiti kalteren bat heldu. Autoa kaltetu zitzaigun.
·
Kosta(tu). Partizipioa kosta zein kostatu
izan daiteke. Beraz, biak erabili daitezke arazorik gabe: Niri ere kosta
zitzaidan sinestea; Nire bizi guztian ez zait gutxiago kostatu goizeko bostetan
jaikitzea. Zaio sailekoa da, beraz, zenbat kostatzen du* ez da
zuzena.
·
Lehiatu. Da sailekoa da. 40 segalari
lehiatu ziren guztira, bero egin arren.
·
Nabari izan, nabaritu. Biek dute esanahi
bera, eta ez dago haien artean hobespenik. Beraz, nabari da zein nabaritu
da esan eta idatz daiteke.
·
Nahasi eta nahastu. Bien aditz-oina
nahas da. Nahasi hobesten da. Nahastekatu (Ipar.
eta Naf.) eta nahastatu (Batez ere Bizk.) formak ere
agertzen dira Hiztegian.
·
Oldartu. Da sailekoa da. Otsoa
bildotsari oldartu zitzaion.
·
Pasatu. Horrelaxe da partizipioa, eta ez
pasa, halere Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, pasa
forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.
·
Saihestu. Aditz-oina saihestu eta
saihets izan daitezke, baina ez saihes*.
·
Sinetsi. Horixe da aditza Hiztegian. Sinistu
formak bizk. eta gip. markak ditu. Aditz oina sinets da; gipuzkeraz eta
bizkaieraz sinis.
·
Topo egin. Soziatiboarekin (norekin) edo gabe. Du
sailekoa da. Ustekabean aurkitu esan nahi du, topatu = aurkitu.
·
Ukitu. Ikutu baztertu du Euskaltzaindiak
·
Zozkatu edo Zotz egin hobeto zozketatu
baino.
EUSKARALDIA
Aurten Euskaraldia ekimenaren bigarren
edizioa izango dugu azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
2020ko edizioko berrikuntza ariguneak edo
euskaraz hitz egiteko guneak dira.
EUSKARAZ EZ DA EGOKIA 7 (ASTEKO BIRPASA)
Jokatu nahi baduzu, egin klik hemen.
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen