UDABERRIKO EURIA!!!
EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXIII)
*Textu, *experimentu, *mixto, *exklusibo, *exklusibotasun, *experientzia,
*exportazio, *exponentzial, *extasi, *expediente… ez daude zuzen idatzita.
Idazkera
zuzenak hauek dira: testu, esperimentu, misto,
esklusibo, esklusibotasun, esperientzia, esportazio, esponentzial, estasi,
espediente…
Erdaraz x+kontsonantea
bilkura duten hitzak (texto, texte, experimento, expérimentation,
mixto, mixte, exclusivo, exclusif…) euskarara mailegatzean, bilkura hori
s+kontsonantea bilakatzen da.
OHARRA. Salbuespena da x+h
bilkura: exhibizionismo, exhibizionista…
OKERRAK:
A.E.B., D.B.H., E.H.U, E.I.T.B…
Idazkera
zuzenak: AEB, DBH, EHU, EITB…
Euskaraz,
siglak letra larriz eta letren artean punturik gabe idazten dira.
TXINA ZAHARREKO IPUINA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina