OKERRAK: *ORDUBATA, *ORDUBATEAN, *ORDUBIAK,
*ORDUBIETAN
ZUZENAK: ORDU BATA, ORDU BATEAN, ORDU BIAK, ORDU
BIETAN
Idazkera okerrak: *ordubata, *ordubatean, *ordubiak, *ordubietan
Idazkera zuzenak: ordu bata, ordu batean, ordu
biak, ordu bietan
OKERRAK: *IRAILA BUKAERAN, *IRAILA AMAIERAN, *IRAILA
AKABERAN.
Zuzenak: irail bukaeran, irail amaieran, irail bukaeran.
Irail izenak ez du -a
itsatsirik, gainerako hilabete izenek ez duten bezalaxe. Hortaz, hitz elkarketa
egitean ez du -a bokalik izan behar amaieran.
OKERRAK: *LARUNBATA GOIZEAN, *LARUNBATA ARRATSALDEAN,
*LARUNBATA GAUEAN
Hiztun batzuek bestela uste badute ere, larunbat
da hitza eta ez larunbata.
Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko sarrera:
Horregatik, okerrak dira *larunbata goizean,
*larunbata arratsaldean eta *larunbata gauean. Hauek dira zuzenak:
larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta
larunbat gauean.
LEXIKOA LANTZEKO JOLASA (MAIATZAREN 26KO FORU AGINDUA)
Jolasteko egin klik hemen
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina