ezeztatu

2020/06/09

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 3 FASEA II

EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXVI)


ZENBATZAILEAK ETA NOLAKOTASUNA (-KO/-TAKO: HIRU KILOKO HAURRA / LAU HANKAKO MAHAIA)
NOLAKOTASUNA adierazteko formak 34. arauan daude arauturik (“Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia”); -ko eta -tako atzizkien arteko aukeran, -ko mugatu singularra dago hobetsita batasunerako.
NOLAKO galderari erantzuten dioten gisa honetako sintagmak dira batzuk: adineko pertsona, hiru hankako mahaia, bost orriko txostena, lau laguneko taldea, etab.
<Zenbatzailea + izena (‘adina, prezioa, neurria, pisua...’ adierakoa) + -(ta)ko> izenlagun-egitura dute beste batzuek. Horietan ere -ko mugatu singularra dago hobetsita. Arrazoia: NOLAKO eta ZENBATEKO baliokideak dira horretakoetan.
Zenbat urteko umea?Bi urteko umea. *—Zenbat urtetako umea?
Zenbat kilometroko bidea?Hiru kilometroko bidea
Bide beretik: bost euroko aldizkaria, hamar metroko etxea, bost zentimetroko altuera, zazpi segundoko isilunea.
Zenbaitetan, -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak egiteko: zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu), zazpi urtetako ardoa (2006, 2008, 2009, 2011, 2014, 2018, 2019). 
Bestalde, -tako erabili beharrekoa izan daiteke zenbaitetan (NONGO): hiru etxetako haurrak etorri zaizkit. Zortzi gelatako ikasleak joan dira txangora. 
NONGO adiera dute mota, era, sail, neurri eta kategoria izenek ere. Beraz, -tako dagokie honelakoei:
*bi motako ondorioak (>bi motatako ondorioak)
*bost erako probak (>bost eratako probak)

POEMA
 Izan

Izan garenarengatik maite dezagun geure burua;
izan gaitezkeenarengatik are gehiago.




Castillo Suárez
Irudia: Gema Urdanitz


UMORE TANTA BAT

 PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina