ezeztatu

2019/04/02

Legeak idazteko

Lege-izena zerrenda batean badago, honela eman daiteke:


6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

Testu barruan agertzen bada lege-izena, kasu bakoitzean ikusi behar da nola jokatu. Hona hemen aukera batzuk:

a) Gaia laburra bada: lehenengo, legearen gaia; gero, legearen data eta zenbakia, biak ere parentesi artean.
Batzuetan ez da zertan parentesia erabili data eta zenbakia emateko, baina parentesia erabiltzea erabakiz gero, honela eman daiteke:

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea (uztailaren 6ko 6/1989 Legea)
 edo
 Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea (6/1989, uztailaren 6koa).

b) Gaia oso luzea bada: lehenengo, legearen data eta zenbakia; gero, legearen gaia, parentesi artean. Alegia:

...azaroaren 25eko 27/1983 Legea (Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa)

Gehiago jakiteko: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina