Orduak
idazteko, forma hauek erabili:
|
1.
Bi zifrekin; orduak eta minutuak bereizteko bi puntu.
Ordutegia: 08:00-14:00 / 16:00-18:30.
2.
Deklinatuz
gero, orduak pluralean
15:00ak bueltan
helduko da
18:00etatik dago zain
3.
Minutuak
singularrean
Kontuan hartu azken zenbakia bokalez edo
kontsonantez amaitzen den.
11:01ean
10:07an
11:15ean (‘eta
laurdenetan’ irakurri)
15:30etik 17:30era (‘eta
erdietan’ irakurri)
|
Horrez gain:
·
Ordu bata (da), ordu
biak (dira), hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, etab. (*seirak, *zazpirak, *zortzirak, *lauak...).
·
Erdiak
ematean, t´erdi idazkera ez, baizik eta erdi forma osoa: ordu bat eta erdiak.
·
Laurdenak
adierazteko: ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, hirurak eta laurden,
hiru eta laurdenak.
·
Minutuak:
hamarrak hamar gutxi(ago), hamarrak hamar gutxi(ago)tan, seiak eta
bostean, laurak eta hogeian.
Gehiago jakiteko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina