ezeztatu

2019/04/01

Letra larriak eta xeheak


Honela erabili:
Zalantzan ibiltzen gara, nola idazten dira karguak? Eta zerbitzuen izenak? Eta legeak?
1.    Letra larria
a.    Instituzioen izenak:
ü Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia
b.    Dekretu, lege eta erabakiak:
ü Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea
ü 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Baina: legeak dioenez…
c.    Sail, Zerbitzu, Atal eta abarren izenak:
ü  Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saila
ü  Zentroen Zerbitzua
ü  Familia Harreraren eta Adopzioen Atala
d.    Erakunde eta batzordeen izenak:
ü  Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea
ü  Bizkaiko Tutoretza Erakundea
2.    Letra xehea
a.    Kargu ofizialetan:
ü  Gizarte Ekintzako foru diputatua, Umeen Zerbitzuko burua…
b.    Asteko egunetan:
ü  astelehena, ostirala…
c.    Instituzioen izen ofizialak pluralean:
ü  Bizkaiko udalak, Aldundiko sailak
d.    Lege eta gainerako arau eta agiri ofizialen osagai formal handi-txikiak:
ü  kapitulua, atala, artikulua, eranskina, zatia, titulua, atalburua, xedapena, idazpurua...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina