ezeztatu

2021/02/25

Artikulua: Bizikletaz

Heldu eskutik,

goazen bizikletaz hondartzara,

ekarri arrosa koloreko kometa,

ekarri pintura eta koadernoak.

Goazen pintatzera lakuak,

herensugeak, tximinia duten etxetxoak.

Margotu dezagun etorkizuna,

egin ditzagun figurak harean,

hitz egin dezagun zeruari begira,

hitz egin dezagun koloreei buruz,

irribarreez, malkoei buruz, libertateaz.

Eta egin dezagun mundu berri bat

marea igo baino lehen,

mundu berri bat hareazko figurez

eta marrazturiko pinturez.

Atondu orrialdeak eta harea,

eta itxoin dezagun atzean eta

begira dezagun itsasoa aitzinatzen,

ezarian-ezarian gerturatzen.

Eta ikusiko dugu nola olatuek

gure mundua itotzen duten,

baina gu triste jarriko ez garenez

itsasoak atzera egingo du

eta bihar berriro hondartzara

itzuliko gara bizikletaz.

Behin bakarrik bada ere,

heldu eskutik,

goazen bizikletaz hondartzara.

Beñat Sarasola

 Menorca en bici, porque las bicicletas son para el verano

Euskara hobetzen: lokartu

Etzan zen lurrean eta lokartu zen arbola haren azpian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Ø  Sinonimoak:

lo hartu,

·                      1 dormir(se), conciliar el sueño

bero honekin ezin dut lo hartu: con este calor no puedo dormir

·                      2 (hed.) dormirse, adormecerse [un miembro]

besoak lo hartu dit: se me ha adormecido el brazo

 

loak hartu,

dormir(se), conciliar el sueño

furgonetan sartzen dutenean loak hartzen du: cuando lo meten a la furgoneta se duerme

 Mi gato duerme mucho - ¿Es normal?