Elkarrizketa elebidunek funtzionatzen al dute?
Asier Lafuente Aguraingo euskaltzalea da eta Euskaraldian Arabako Lautadako koordinatzailea izandakoa. Uste du elkarrizketa elebidunak pentsaezinak zirela orain dela gutxi arte: “2016ra arte ez zitzaigun halakorik burutik pasa ere egiten. Nola egin guk euskaraz eta besteak gaztelaniaz?”. 2016an aldiz, zerbait aldatu zen aguraindarren hizkuntza erabileran. 75 ordu euskaraz aritzeko apustua egin zuten: “Geroztik niretzat elkarrizketa elebidunak ohikoak bihurtu dira”.
Testuingurua eta hitzarmen sozial bat edukitzea ezinbestekoak direla uste du Lafuentek, eta bat dator horretan Xan Aire ere. Urepelekoa da bera eta badira urte batzuk elkarrizketa elebidunak izaten hasi zela: “Ondo dago halako kontratu moduko batzuk egitea, esanez, zuk erdaraz egin hala nahi baduzu, baina nik euskaraz egingo dizut”. Aipatu du lagun batekin, esaterako, hori hitzartu zuela, eta geroztik arazorik gabe izaten dituztela elkarrizketa elebidunak. Hitzarmena edukitzeak inguru goxoagoa sortzen du eta modu horretan elkarrizketak erosoagoak izaten direla azpimarratu du. Hain zuzen ere, kontratu eta testuinguru hori eskaintzen ditu Euskaraldiak epe batez, eta horrek elkarrizketa elebidunei aterkia eskaintzen die (…)
Malen Aldalur Azpillaga. Argia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina