ezeztatu

2021/02/25

Euskara hobetzen: nola lotu ordinalak? Ikus 10. eta 11. orrialdeak

Galdera

Nola esan behar da: "XIX eta XX. mendeetan gertatu zen hori" ala "XIX. eta XX. mendeetan gertatu zen hori"?

Erantzuna

Euskaltzaindiaren oniritzia duen Ortotipografia lanean honako hau zehazten da:

“Ordinalaren -garren atzizkia aldiro eta beti adierazi beharko da (letraz nahiz puntuz) elkarren segidan datozen zenbaki bati baino gehiagori dagokienean.

Ikus 14. or.

Ikus 2. eta 3. atalak

Ikus 14.-19. or.

Ikus 14., 16. eta 19. or.

Araudiko bigarren, hirugarren, seigarren eta hamargarren atalak aztertuko dira.

XVII. eta XVIII. mendeetan gerra ugari izan zen Europan”.

 

Beraz, "XIX. eta XX. mendeetan gertatu zen hori" idatzi.

 

Informazio gehiago:

ZUBIMENDI, Joxe Ramon. Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. (47. or.)

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina