Hiztegi batuak txartzat jotzen du–EN BARNE EGON, eta–EN BARNEAN EGON proposatzen du:
Jardunaldien barne, hitzaldia izango da gaur.
Jardunaldien barnean, hitzaldia izango da gaur.
Proiektuaren barne, ondorengo baliabideak dituzu eskura.
Proiektuaren barnean, ondorengo baliabideak dituzu eskura.
Liburuak bere barne hartzen ditu honako gai hauek ere.
Liburuak barne hartzen ditu honako gai hauek ere.
Liburuan barnean hartzen ditu honako gai hauek ere.
Egoki da barne, hala ere, aposizio gisako egitura hauetan:
Jesusek deitzen ditu gizon guziak, tippienak ere barne.
Jokabide hau desegokitzat jotzen dute gehienek, Mitxelena barne.
Ohar bat azken adibide horretako komunztaduraz: barne ez doa ergatiboan; izan ere, tartean etena dago, eta ≪Mitxelena barne dela≫ adierazten da.
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina