Galdera
Helbide elektronikoak ematean, hedabide guzti-guztietan, PUNTU hitza mugatzailerik gabe aipatzen da. Gure ustez, ordea, PUNTUA behar luke. Zer deritzozue?
Erantzuna
Euskaltzaindiaren oniritzia duen Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak lanean, puntu erabiltzea gomendatzen da.
“Webeko helbideak eta antzekoak adierazteko, URLak erabiltzen dira. Honela irakurtzea gomendatzen da:
- http://www.euskaltzaindia.net: «‘hatxe te te pe’ ‘bi puntu’ barra barra ‘hiru uve bikoitz’ puntu euskaltzaindia puntu net»
- http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py: «‘hatxe te te pe’ ‘bi puntu’ barra barra ‘hiru uve bikoitz’ puntu corpeus puntu ‘o erre ge’ barra ‘ze ge i marra bin’ barra kontsulta puntu pe ‘i grekoa’»”
Informazio gehiago:
ETXEBARRIA, Jose Ramon. Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011 (125. or.).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina