ezeztatu

2020/04/30

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA IX

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Bideoa ikusteko egin klik hemen


https://drive.google.com/file/d/139OGgW_-usK21rXUWoU6IdymwQKUYzkn/view?usp=sharing




Gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko proposamena da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu zareten komunitatearen bizipenak munduari erakustea da nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi digute: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuena sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili partekatzeko.



EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (IX)
DESBERDIN
          Munduko alde desberdinetara bidali dute berriemaile. 
Kantitatea adierazi nahi denean, ez da egokia DESBERDIN.
          Munduko hainbat lekutara bidali dute berriemaile.
    Frantziako hizkuntza desberdinak aztertu beharra dago. 
            (Gaztelaniaz “las diferentes lenguas de Francia”)
                Frantziako hizkuntzak,aztertu beharra dago.
       Frantziako hizkuntza guztiak aztertu beharra dago
      Poliglota da, hizkuntza desberdinak dakizki eta.
      Poliglota da, hainbat hizkuntza dakizki eta.

       Baina nolakotasunen bati dagokion konparaketa eginez gero, egoki da DESBERDIN:
          Euskara eta gaztelania hizkuntza desberdinak dira, sintaxiaren zein lexikoaren aldetik.

EHU Euskara Zerbitzua EHULKU


LEXIKOAREN BIRPASA 

 GURUTZEGRAMA (laguntza letra edo laguntza hitza ere ematen du). 
Egin proba.


https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5589768-gizarte_ekintzako_gurutzegrama.html


PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

2020/04/29

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA VIII

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Bideoa ikusteko egin klik hemen

https://drive.google.com/file/d/1At9AYAOKB1xL9SkBBWX5bw2PO6G3cfGn/view?usp=sharing
Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK VIII


Gaztelaniazko POR guztiak ez dira -GATIK

1) Por (egilea) + esaldi pasiboa > ergatiboa
• Urteko kontuen orrialde guztiak idazkariak sinatuta aurkezten dira.
*Urteko kontuen orrialde guztiak idazkariarengatik sinatuta aurkezten dira.
Sinatzea ez da idazkariaren erruz egin.

2) Por banatzailea > bakoitzeko, -KO
• Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundoko / segundo bakoitzeko.
*Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundo bakoitzagatik.

3) Por biderketan > BIDER, -Z, -EKIN
• Bi bider hiru, sei.
• A balio guziak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante batez/ batekin.
*A balio guztiak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante bategatik.

Por zatiketan > -Z, -EKIN
•Ekuazioaren bi zatiak b-rekin zatituko ditugu.
Ekuazioaren bi zatiak b-z zaituko ditugu.
*Ekuazioaren bi zatiak b-gatik zatituko dugu.

4) Por galderan> -aZ, -RI BURUZ, -eN GALDEA
Zutaz galdetu zidaten.
Zuri buruz galdetu zidaten.
Zure galdea egin zidaten.
# (...) zugatik galdetu...

5) Por > -en ORDEZ, -en LEKUAN...
Zure lekuan joango naiz bilerara.
*Zugatik joango naiz...

•Subjektu bakoitzaren ordez puntu bat jar dezakegu.
*(...) puntu bategatik ordezka...

•Trajanoren estatua San Pedroren estatua batez ordezkatu zuten.
*(...) estatua bategatik ordezkatu...

6) Por + erosi, saldu...> -(t)AN
Zenbatean erosi duzu auto berria?
*Zenbategatik erosi...
•Lanak 2,39 milioi euroan esleitu dituzte.
*... milioi eurogatik esleitu...

•Ordenagailua 30 euroan dago salgai.
*Ordenagailua 30 eurogatik dago salgai.



 HAUSNARKETA


Apunte solte batzuk pandemiaren gainean

PANDEMIA HITZAK (pan eta demos) herri osoa esan nahi du. Hitza ulertzen eta erabiltzen dugun eran, pandemiak osasunarekin du zerikusia, baina, praktikan, herri osoaren egituraketa osoa harrapatzen du: herritar asko kutsatzeaz eta hiltzeaz gainera, herriaren bizimodu osoa iraultzen du, bizitza publikotik hasi eta etxe barruko intimitateetaraino; ekonomiari eta etikari eragiten die; izuari zein solidaritateari; eskolari bezala aisiari: ez dago giza bizitzaren geruzarik pandemiak afektatzen ez dionik. Pandemia batek giza aktibitate guztien sare trinkoari eragiten dio, arrisku bizian jarriz gizartearen oinarri zibilak berak ere.

BIRUSA EZ DA SOZIALA, politikoa, humanoa, baizik natura baino ez. Ez dauka diskurtsorik, sentimendurik, etikarik: bere eremua ez dago gaizkiaren eta ongiaren terrenoan. Etorri da, jo gaitu. Inolako motiborik gabe, oraindik ezagutzen ez dugun mekanismo batek aktibatuta. Guk, sozialak, politikoak, humanoak baikara, gure ideietara eta komenientziara ekarri nahi dugu. Merezi genuen zigorra!, dio masokistak. Jauna, zer egin dugu gaizki?, moralistak. Asko ikasten ari gara, optimistak. Galdu gara!, pesimistak.
Gaixo, erizain eta medikuek ez dute ondoriorik ateratzeko ez astirik, ez kemenik. Askitik gora lan dute aurrean daukaten gaixoa zaindu eta animatzen.
Zer-nolako zilegitasuna dugu guk, naturarekin zer egiten ari garen jakinda, naturari eskatzeko errukitzeko gurekin?

Artikulu osoa, hemen



PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen