ezeztatu

2020/04/21

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA II.


ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: ZER EGINGO DUGU? Klikatu hemen

https://youtu.be/9aDKT9Q2tzM


EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (II)



Konparatzeko, hobe erabiliko dugu, eta ez hobeago.
Hobe bera da konparatzeko modua, beraz, ez dauka zertan –ago atzizkia hartu.
Hura baino hobeagoa da.
Hura baino hobea da.
Bezala
Arantxa neskame bezala joan da
Arantxa neskame joan da
Gidari bezala izendatu zuten
Gidari izendatu zuten
Bihurtu
Ura ardoa bihurtu zen
Ura ardo bihurtu zen
-tak / -ak
Nire ikasleak oso neska-mutil saiatutak bihurtu dira
Nire ikasleak oso neska-mutil saiatuak bihurtu dira

Ariketak egin nahi badituzue, zuzendu Rajoyren esaldiak:

 Presidenteordea izendatu zaituzte
Ogiak arrainak bihurtzen
Txostenak ez dituzu amaitutak

 POESIA



Miraria gauzatu da berriro:
ezin ederragoak dira
etxeko leihoetatik ikusten diren
zuhaitz loratu berriak
eta garrantzi handikoak
poesia baino
askoz garrantzitsuagoak noski
esan ala ez esan
idatzi ala ez idatzi
halaxe da eta esanda dago guztia

pozik nago udaberria heldu delako
eta besterik ez
kontsolamendu handia baita
ulertu nahi ez duenarentzat
ulertu ahal duenarentzat
ulertzeko beharra duenarentzat
eta hitz hauek ez dute inporta
lore zuriak, lore zuriak...

Argia, Lurra, zuhaitza, zerua
Jon Gerediaga

               


PILULA GUZTIAK IKUSTEKO egin klik hemen




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina