ezeztatu

2020/04/19

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA I



 
   https://youtu.be/jIqFLJX-J04
ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

Jakin-mina duzu? klikatu hemen



EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (I)

Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, ez dago genero morfemarik eta, horrenbestez, izenondoek ez dute izaten forma bat maskulinorako eta beste bat femeninorako



Isabel, nerbiosa zaude?                         Isabel, nerbioso (urduri) zaude?
Musika klasika gustatzen zait.              Musika klasikoa gustatzen zait.

Nagusien forma ez da egokia, nagusi bera soilik goren maila baita.

Mikel da anaia nagusiena.                     Mikel da anaia nagusia.

Oso graduatzailearen balioa –egi atzizkiaren bidez ematen da, eta desegokia da hori euskaraz:

Ez naiz trebeegia.                                   Ez naiz oso trebea.
Ez da azkarregia.                                    Ez da oso azkarra.

Gehiegi aditzondoarekin ere gauza bera gertatzen da:

Ez dut gehiegi ulertu.                            Ez dut asko ulertu.
Margolan hori ez dut gehiegi atsegin.   Margolan hori ez dut asko atsegin.


https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2020/apirila/Koronabirusaren_oinarrizko_lexikoa.pdf

PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina