ezeztatu

2020/04/28

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA VII



etxealditik euskaraldira

Bideoa ikusteko egin klik hemen.

https://drive.google.com/file/d/1mbXseka9ZE-3kRnDSkuRg-BFDe0DX-NT/view?usp=sharing



Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?


euskaraz ez dira egokiak (vii)

SOZIATIBOKO ESAPIDE DESEGOKIAK
Badira erdararen interferentziak-edo eragindako erabilera batzuk gehienetan berriak; hauek, besteak beste:
Amaitu aditzarekin (es: ‘acabar con...’; fr: ‘pour en terminer avec...’):
*Gai honekin bukatzeko...                          Gai hau bukatzeko
*Arrazakeriarekin amaitu behar da           Arrazakeria baztertu egin behar da

Aurkitu aditzarekin (es: ‘encontrarse con...’; fr: ‘être/se trouver en présence de...’):
*Askotan, talde heterogeneoekin aurkitzen gara geletan
Askotan, talde heterogeneoak (aurkitzen) ditugu geletan

Asmatu, jarraitu, hautsi...
*Ez dakit nola asmatzen duzun gonbidatuaren gustuarekin
Ez dakit nola asmatzen duzun gonbidatuaren gustua.
Ez dakit nola igartzen/antzematen diozun gonbidatuaren gustuari

- *Lanarekin jarraitu du serio-serio
Lanean jarraitu du serio-serio (ZERTAN).
Lanari jarraitu dio serio-serio (ZERI).

- *Topikoekin hautsi beharra dago
Topikoak hautsi beharra dago

Hil aditzaren kasuan, -ekin hil okertzat ezin jo bada ere —hizketan ez da arrotz, eta idatzian ere aurki daitezke adibideak—, aukeran egokiago da -z hil (esan daiteke -k jota hil ere):
?Eritasun kardiobaskularrekin jende gehiago hiltzen da minbiziarekin baino
Jende gehiago hiltzen da eritasun kardiobaskularren ondorioz minbiziaren ondorioz baino / eritasun kardiobaskularrez, minbiziz baino / eritasun kardiobaskularrengatik, minbiziagatik baino).

Euskaltzaindia.eus (moldatua)

JAKINGAIAK
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK:

Zer gertatzen da garunean lo egiten dugunean?


Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balioke lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil orduan gure garuna lotan gaudenean?

https://zientziakaiera.eus/2019/05/13/zer-gertatzen-da-garunean-lo-egiten-dugunean/

 https://zientziakaiera.eus/saila/maiz-egiten-diren-galderak/

PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina