Bideoa ikusteko egin klik hemen
Gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok
elkarrekin egiteko proposamena da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu zareten
komunitatearen bizipenak munduari erakustea da nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak
aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea
eskatu nahi digute: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa,
irudia, pankarta…. nahi duzuena sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak
erabili partekatzeko.
EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (IX)
DESBERDIN
Munduko alde desberdinetara bidali dute berriemaile.
Kantitatea adierazi nahi
denean, ez da egokia DESBERDIN.
Munduko hainbat lekutara bidali dute berriemaile.
Frantziako hizkuntza desberdinak aztertu beharra dago.
(Gaztelaniaz
“las diferentes lenguas de Francia”)
Frantziako hizkuntzak,aztertu beharra dago.
Frantziako hizkuntza guztiak aztertu
beharra dago
Poliglota
da, hizkuntza desberdinak dakizki
eta.
Poliglota
da, hainbat hizkuntza dakizki
eta.
Baina nolakotasunen bati
dagokion konparaketa eginez gero, egoki da DESBERDIN:
Euskara eta gaztelania
hizkuntza desberdinak dira,
sintaxiaren zein lexikoaren aldetik.
EHU Euskara Zerbitzua EHULKU
LEXIKOAREN BIRPASA
GURUTZEGRAMA (laguntza letra edo laguntza hitza ere ematen du).
Egin proba.
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina