ezeztatu

2020/05/05

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 0 FASEA I

EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK 2

Aurreko asteko pilulen errepasoa!!!

Egin klik hemen:

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5646550-euskaraz_ez_dira_egokiak_2.html

EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK X



Komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.

Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.

Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.
Arazo hori asko gertatzen da gaur egungo gizartean.

Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.

Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio beraziak ere kontuan hartu behar dira.
Baina ikasmailen artean gerta/egin daitezkeen konbinazio beraziak ere kontuan hartu behar dira.

EHUTSI /EHU

UMORE PUNTUA



PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina