EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXV)
OKERRA: *Bi mila hogeian gaude
Okerra: *Bi mila hogeian
gaude
Zuzena: Bi mila eta
hogeian gaude
Akats hau
oso hedatua dago, erdararen eraginez seguruenik.
Milakoekin hau da jokabide zuzena:
a) Mila hitzaren
ondoren ehun baino txikiagoa den partea ageri bada, “eta” partikula idatzi
behar da. Horregatik, “Bi mila eta hamabostean gaude” eta ez “*Bi mila hamabostean gaude”.
b) Mila
hitzaren ondoren ehunekoak soilik ageri badira, “eta” partikula idatzi behar
da. Horregatik, “Zortzi mila eta bostehun eurotan“ eta ez “*Zortzi
mila bostehun eurotan”, edo “Mila eta berrehun kilometrokoa“
eta ez “*Mila berrehun kilometrokoa”.
c) Gainerako
kasuetan, mila hitzaren ondoren ez da “eta” partikula erabili behar.
Horregatik, “Mila zazpiehun eta bost litro“ eta ez “*Mila eta zazpiehun eta bost litro”, edo “Hiru mila laurehun eta bost urte” eta ez “*Hiru mila eta laurehun eta bost urte”.
EUSKARAZ EZ DA EGOKIA TESTA
Jokatzeko egin klik hemen
POEMA
Ezin
bestean
Batzuetan nahi duzun tokian zaude eta
bestetan ez
batzuetan nahiko ez zenukeen tokian egoten
zara
ezinezkoa izaten da nahi duzun lekura
joatea
nahi duzunean tokiz aldatu eta
bizi izan duzun hori guztia
batetik bestera zeurekin eramatea
batzuetan libre mugi zaitezke eta bestetan
ez
batzuetan ezin zaitezke mugi
edo ez duzu nahi
batzuetan zeuk nahi ez duzun toki batekoa
zara
beste batzuetan zaren tokikoa nahiko zenuke
izan
baina ez da erraza inon
batzuetan beste baten larruan bizi nahiko
zenuke
beste etxe batean beste kale batean
eta bestetan zeuk nahi duzun kalekoa zara…
zauden zaudenaren neurrira egina doi-doi
batzuetan zauden tokikoa zara
eta askotan ez dakizu nongoa zaren
edo ez dizute uzten
batzuetan nahi duzuna zara
bestetan beste bat zara
inoren baitatik kendu atera erauzi eta
beste nonbait txertatua
batzuetan beste norbait izan nahiko zenuke
eta nahi ez duzula ere
ezinbestean zeure soinari hertsiki josia
ia beti
zu zeu baino ez zara
Jose Luis Otamendi
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina