EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XIX)
*-ELAREN IRUDIPENA, *-ELAREN BERRIA, *-ELAREN USTEA, *-ELAREN ITXAROPENA…
Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru… eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan, eta inoiz ez -eLAREN.Hona hemen zenbait adibide:
- Gutxi janda ere, asko jan dudan irudipena / jan dudalako irudipena izaten dut.
- Bihar lortuko dugun itxaropena / dugulako itxaropena daukat.
- Lan ona egiten duzuen seinalea / duzuelako seinalea da atzoko saria.
- Albiste horretan Donostian jangela soziala zabalduko duten zurrumurrua / dutelako zurrumurrua ere aipatzen da.
- *Zuekin kontaktuan jartzen gara Olentzero Olloki herritxora etorri behar delaren berria eta poza partekatzeko.
- *Luzerako joko duelaren itxura guztia du.
- *Ekimen honekin bat egingo duzuelaren esperoan, jaso ezazue agur bero bat.
- *Beste emaitza bat espero zutelaren susmoa dugu.
- *Oso ondo pasatzen genuelaren oroitzapena dugu.
- *Haserre eta huts egin zigutelaren ziurtasunarekin atera ginen bilera hartatik.
Jokatzeko egin klik hemen
Bukatzeko hitz berriak ikasteko 10 estrategia
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina