EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XVI)
BEZALA, BEZALAKOA
Gaztelaniaren
eraginez, sarritan txarto erabiltzen ditugu “bezala” eta “bezalako”
hitzak.
Hona hemen
behin baino gehiagotan ikusi izan ditugun akatsak.
OHIKO
AKATSAK
1. *Bost urtez ibili zen Bilbon irakasle bezala.
2. *Zuzendari bezala, ez dut zertan fitxatu.
3. *Antolatzaile bezala ona da.
4. *Liburua idaztea bidaia bat egitea bezalakoa izan da.
5. *Deialdiak eta aktak bezalako agiriak euskaraz bidaltzen ditu.
ZUZENKETAK
ETA AZALPENA
1. Ad.
Ezin dira gaztelaniazko como guztiak bezala-rekin ordezkatu. Batzuetan, ez da
ezer jarri behar:
Bost urtez
ibili zen Bilbon irakasle.
2. Ad. Halaber,
ez dira gauza bera (-n) bezala eta -(e)nez.
Zuzendari naizenez, ez dut zertan fitxatu.
3.
Antolatzaile gisa(ra)/
moduan(ra)
ona da.
4. Ad. Ez
nahastu bezala eta bezalako hitzak.
Bezalako hitzak
NOLAKOA galderari erantzuten dio, eta
bezala hitzak, ordea, NOLA galderari.
Kontuz ibili –tzea bukaera duen sintagma bat badugu.
Euskaltzaindiaren iritziz, badirudi nominalizazioak ezin duela bezalakoa hartu, bezala baizik:
Liburua
idaztea bidaia bat egitea bezala
izan da.
*Deialdiak eta aktak bezalako agiriak euskaraz bidaltzen ditu.
Hobe hala nola, besteak beste edo
esaterako esapideak erabiltzea.
Zenbait
agiri euskaraz bidaltzen ditu, hala
nola, deialdiak eta aktak.
Zenbait
agiri euskaraz bidaltzen ditu, esaterako/besteak
beste, deialdiak eta aktak.
TXINA ZAHARREKO IPUINA
Susmoa
Gizon batek bere aizkora galdu zuen. Sinetsita
zegoen, lapurtu egin ziotela. Eta lapurra bere auzokidearen seme gaztea zela.
Erreparatu egin zion gaztearen ibilerari:
lapurren ibilera ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen begiradari: lapurren
begirada ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen hitz egiteko moduari:
lapurren hitz egiteko modu ber bera. Erreparatu egin zion gaztearen gainerako
kontu eta gauza guztiei: lapur jendilajeak izan ohi dituen kontu eta gauza ber
berak. Gizonak ez zuen zalantza izpirik: gaztea zen lapurra.
Baina, egun batean, aizkora aurkitu zuen
basoan. Gizona joan ohi zen basoan. Basotik etxeratzean, gaztea ikusi zuen. Eta
orduan gaztearen ibilera, begirada, hitz egiteko modua, eta gainerako kontu eta
gauza guztiak ez zitzaizkion iruditu lapur jendilaje horrek izan ohi dituenak,
ezta hurrik emanda ere.
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina