ezeztatu

2020/05/20

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 1 FASEA III

MASKARA AURPEGIAN ETA IBILI MUNDUAN!!!

EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXII)

Hau, hori, hura: noiz ibili zein?

Graduaren arabera, honako funtzioak bereiz ditzakegu:

1. graduko erakusleak: (HAU, HONEK, HONETAN… )

a) Ondotik datorren informazioari erreferentzia egitea
Adibidez:
– Baimena lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira: Bizkaiko elkarte bateko kide izatea, 18 urtetik gora edukitzea…
– Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte: NANaren fotokopia, eskabide-orria…

b) Testuaren gai orokorrari erreferentzia egitea
Adibidez:
– (Dekretu baten barruan) Dekretu honen xedea egoitza-zentroen funtzionamendua arautzea da.
– (Testu osoan Alokairua programari buruz gabiltzanean) Programa honetan etxea alokatu gura duten herritarrek eta etxeen jabeek parte har dezakete.

2. graduko erakusleak: (HORI, HORREK, HORRETAN… )

Arinago idatzi ditugun idatzitako kontzeptuei erreferentzia egiteko.
Adibidez:
– Berdintasun Planaren diseinua egiteko parte-hartzean oinarritutako prozesu bat landu dugu eta prozesu horretan egindako lanarekin txostena osatu dugu
– Ordaindu beharreko zenbatekoa dagokion Ordenantza Fiskalean jasoko da. Ordainketa hori gauzatzeak ez du esan nahi ibilgailuak gune berean aparkaturik segi dezakeenik, aitzitik, berehala kendu beharko da handik.

3. graduko erakusleak: (HURA, HAIEK, HAREN…)

Testuan lehenago esandako kontzeptua urrun gelditu zaigunean.
Adibidez:
– Jaiak prestatzeko lehen batzarra martxoaren 2an izan zen. Batzar hartan, iazko San Pedroen balorazioa irakurri eta lehen proposamenez berba egiten hasi ginen.
– Azterketariak esandako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak baztertutakoen zerrendan sartuko du hura.


TXIKIREN UMOREA


https://kanaldude.eus/bideoak/4261-etxetik-txikiren-txisteak 


ni.eus
Zure posta pribatua euskaraz



PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina