ARABERA
Kalko oker batzuk:
Galdegaia + -en ARABERA
- Nori
galdetzen diozun ARABERA erantzun
ezberdinak jasotzen dituzu.
- Galdera hori nori egiten diozun,
(horren arabera) erantzun ezberdinak jasotzen/jasoko dituzu.
-
Erantzunak diferenteak izaten dira; nori galdetzen zaion, jakina.
-
Norentzat denaren ARABERA, txostena
desberdin egituratu behar izaten da.
-
Txostena norentzat den, desberdin egituratu behar izaten da idazkia
(/idatzia/azalpena).
-
Txostenaren hartzailea nor den, modu batera edo bestera egituratu behar izaten
da txostena.
Egitura hauek ere okerrak dira:
- Nor
den(aren) ARABERA
- Zer
eskatzen duzun(aren) ARABERA
- Nori
eskatzen diozun(aren) ARABERA
- Nola
definitzen dugun(aren) ARABERA
SEGUN
Erregistro zainduan ez da egokia erabiltzea SEGUN:
- Segun nolakoa den
- Nolakoa den arabera
- Nolakoa den
Perpaus hau okerra da guztiz:
- Etorri den ala ez arabera
- Etorri den ala ez
Morfosintaxiaren
inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
NEGAR EGITEKOAK
Negar egitekoak dira BBVAko orrian ageri diren hauek. Begiratu, bestela:
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina