Zenbait
aditzen erregimena (I)
BORROKATU
*Irabazi
arte borrokatuko dugu
Irabazi
arte borrokatuko gara
Irabazi
arte egingo dugu borrokan
Irabazi
arte egingo dugu borroka
DANTZATU
*Lehertu
arte dantzatu genuen
Lehertu
arte dantzatu ginen
Lehertu
arte egin genuen dantzan
Lehertu
arte egin genuen dantza
Aurreskua
dantzatu genuen
DAMU IZAN
Damu dugu etorria / etorri izana
DAMUTU
Ederki damutu gara
Ederki damutu zaigu etorria /
etorri izana
JOLASTU
*Baratzean
jolastu dute
Baratzean jolastu dira
Baratzean ibili dira jolasean
Baratzean egin dute jolas
BALIO
*1. 500
milioi balio dizkigu
1500
milioi balio du /ditu
1500
milioi kosta(tu) zaigu
KOSTA(TU)
*Izugarri
kostatzen du dirua irabaztea
*Kostako
dizu ni harrapatzea!
*Zenbat
kosta dezakeen jakin nahi dut
Izugarri kostatzen da dirua
irabaztea
Kostako
zaizu ni harrapatzea!
Zenbat balio dezakeen jakin nahi
dut
JARDUN
Lanean jardun du egun osoan
Lanean jardun da egun osoan
ARTIKULUA
Oinez
ibiltzea, paseatzea, helduontzako plazera da, noizean behin geure buruari
egiten diogun oparia, baina haurrentzat beharrezkoa da. Gure mugimenduak gero
eta gehiago lekualdaketak dira, puntu batetik besterako igarobideak, helburu
bat xede dutenak eta funtzio bati guztiz lotuta daudenak. Ardura hauek buruan,
axolagabeki gabiltza eta ahalik eta denbora gutxienean gure helmugara iristen
saiatzen gara. Haurrek modu oso bestelakoan jokatzen dute. Haurrentzat leku
batetik bestera joatea, oraineko momentuen segida bat da, momentu oro da berez
garrantzitsua, geraldi, mirari edo kontaktu bat izateko duin. Orduan, denborak
luzatu egiten dira, haurren poltsikoak harri, hosto eta paperez betetzen dira
eta burua irudi, galdera eta aurkikuntza berriez. Eta guztia bateratzen da,
ederra, berria, orokorra eta berezia dena. Honek askotan sortzen ditu
nagusiekiko gaizki-ulertuak eta “ez zaitez aldiro gelditu!” edo “ezazu
denborarik galdu!” bezalako tontakeriak esaten dituzte, galdutako denborari
esker bihurtzen dela norbanakoa handi konturatu gabe.
Francesco Tonucci
UMOREA
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina