ezeztatu

2020/05/13

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 0,5 FASEA III

Eguraldi txakurrari, umorea!


NEKEETAN, IRRIA EZPAINETAN!

EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK (XVII)

Adibide oker hauek foru aldundiren bateko aldizkari ofizialekoak dira, eta azkena Hizkuntza Eskubideen Behatokiarena:
  • Eskatzaileen familia liburuaren fotokopia aurkeztu behar da, seme-alabak dituztela egiaztatzeko, halakorik izatekotan.
  • Berdinketa egotekotan, diru-sarrera txikiena duenaren alde egingo da.
  • Izena behin baino gehiagotan agertzekotan, erregistro-zenbaki berriena duen eskaera baztertuko da.
  • Horren inguruko argibideren bat bidali nahi izatekotan, telefonoa@behatokia.org helbide elektronikora edota Behatokiko egoitzara helarazi.
Adibide guztietan, problema bera ageri zaigu, okerreko ustea, «izatekotan» eta «izanez gero» sinonimoak diren ustea alegia.
  • Eskatzaileen familia liburuaren fotokopia aurkeztu behar da, seme-alabak dituztela egiaztatzeko, halakorik izanez gero/badago.
  • Berdinketa egonez gero/badago, diru-sarrera txikiena duenaren alde egingo da.
  • Izena behin baino gehiagotan agertuz gero/ agertzen bada, erregistro-zenbaki berriena duen eskaera baztertuko da.
  • Horren inguruko argibideren bat bidali nahi izanez gero/ nahi baduzu, telefonoa@behatokia.org helbide elektronikora edota Behatokiko egoitzara helarazi.
Noiz erabiltzen dugu -t(z)ekotan?
a) -tzeko zorian, -tzeko puntuan.
  • Erortzekotan egon nintzen.
b) -tzeko asmotan (asmoa)
  • Amari bisita egitekotan joan naiz.
c) Baldintzazko/helburuzko esaldia.
  • Bihar mendira joatekotan, goiz jaiki beharko duzu.
-tzekotan daraman perpausean esaten dena ez da ondore perpausa baino lehenago gertatzen, ez da kausa, alderantziz baizik. Kasu honetan, lehenbiziko perpausa bigarrena betetzearen ondorio izanen da (goiz jaikitzeari esker, edo horren ondorioz, joaten ahalko zara mendira).
d) Zehaztapen lexikoa, errepikapenaren bidez.
  • Egitekotan, ongi egin.
  • Inori esatekotan, zuri esanen dizut.
  • Ezkontzekotan, zurekin ezkonduko naiz.
EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "-t(z)ekotan ≠ -z gero", Ehulkuren aholku guztiak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (69-70).



TXISTE BATZUK!


PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina