EZER/ZERBAIT, INOR/NORBAIT, INOIZ/NOIZBAIT
Ezer, inor, inoiz eta kidekoak ezezko perpausetan erabiltzen dira gehienetan, baina ez ukatzailea behar dute zentzu negatiboa izateko. Ere aukerakoa da.
—Zer esan dizu? —*Ezer
/ —Ezer
(ere) ez (bizkaieraz: ezebez)
—Nor etorri da? —*Inor
/ —Inor
(ere) ez. (bizkaieraz: inorbez)
Galderetan, bada
ñabardura bat ezer eta zerbaiten artean (eta berdin inor
eta norbaiten artean, eta abar): ezer eta inor baino modu
espezifikoagoan, zehatzagoan ulertzen dira zerbait eta norbait:
Norbait etorri al da
(etortzekoak zirenetatik)?
Inor etorri al da?
(‘Pertsonarik etorri al da?’).
Baieztapen-perpaus
batzuetan ere erabiltzen dira ezer, inor, inoiz eta
kidekoak; batez ere, baldintzazkoetan:
Ezer gustukorik aurkituz
gero, erosi egingo dut.
Inor bada ekonomian
aditua, bera da.
Inoiz ikusi izan ditut horrelako
perretxikoak.
Inon egotekotan,
frontoian egongo da.
Ezetz erantzun nion,
narrasegi nengoela inoren etxean bisitari agertzeko.
JAKINGARRIAK
Hona
hemen hori adierazteko zenbait esamolde:
Barea
baino motelagoa
Bare
zaharra baino motelagoa
Dortoka
baino makalagoa
Jotako
astoa baino makalago
Astarrak
umea egingo dik/din hi mugitu orduko
Geldoa
baino geldoagoa
Makala
baino makalagoa
Motela
baino motelagoa
Oiloak
pixa egingo dik/din hi mugitzerako
Zu
mugitzerako Facebookek ere tuitak egingo ditu
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina