EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXIV)
... baino ez / ... bakarrik / ... soilik
a)
‘Bakarrean, bakarka, lagun edo kiderik gabe’
adierarako, bakarrik besterik ezin da erabili:
Bakarrik bizi naiz.
Ez du etxean bakarrik gelditu nahi.
b)
‘Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan...’
adieran, sinonimoak dira hirurak:
Bi baino ez ditu ekarri.
Bi bakarrik ekarri ditu.
Bi soilik
ekarri ditu.
Kokapenari dagokionez, dagokien elementuaren atzetik joan ohi dira eta
galdegai izaten dira harekin batera; beraz, ondoren aditza ezartzea eskatzen
dute:
Larunbatetan
bakarrik/soilik egoten da zabalik.
Larunbatetan
baino (baizik) ez da egoten zabalik.
Bi liburu bakarrik erosi ditut.
Hauxe bakarrik
esan nahi dizut.
?Orain bakarrik euskaraz mintzatzen direnak oso
gutxi dira
Orain euskaraz bakarrik
mintzatzen direnak oso gutxi dira
?Jakina, zirkunstantzia hauek bakarrik langileei dagozkie
Jakina, zirkunstantzia hauek langileei bakarrik
dagozkie / ... langileei
baizik (baino) ez dagozkie).
Forma indargarriak ere badituzte: bakar-bakarrik eta soil-soilik.
Gehiago jakiteko
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia.
Bilbo: Euskaltzaindia (bakarrik eta soilik
sarrerak).
KONFINAMENDUA ARINTZEKO 1 FASEKO
GURUTZEGRAMA (egin klik hemen)
ZAZPI HAIZETARA: Bidaiei buruzko aldizkaria
euskaraz!!!
Egin zuen planak!
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina