ezeztatu

2020/05/11

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 0,5 FASEA I

Asteburu izugarria izan da, ezta?

Hura izan da oinaztu, inizitu, tximista… (zelan esaten duzue?) eta trumoia!!!
Begira EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASean zer ageri den:
 
Beste hitzen bat kontsultatu nahi baduzue  jo hona:

EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK XV


SUPOSATU
Gehiegitan erabiltzen da “Suposatu” aditza —batez ere, Hegoaldean—, kontuan hartu gabe tradizio urria duela euskaraz. Dena dela, kalko honek baditu ordain egokiak, euskal hiztun jatorrek beti erabili izan dituztenak.
Tradizio hobekoak dira honako molde hauek:
a) Suposatzen da:
“uste dugu“, “pentsatzen dugu”, “pentsatzekoa da”, “-(e)lakoan gaude”…
b) Suposatu… -ela:
“pentsatu… -(e)la”, “eman dezagun… -(e)la”, “egin dezagun… -(e)la”, “demagun… -(e)la”…
c) Zerbaitek beste zerbait suposatzen du:
esan nahi du, dakar, eragiten du…
d) Zerbaitek beste zerbaiten parte bat suposatzen du:
da…

Adibidez:
DESEGOKI
EGOKI
Suposa dezagun.
Eman dezagun hori egia dela.
Egin dezagun kontu.
Horrek arriskua suposatzen du.
Arriskuan jarri gaitezke.
Arrisku handitan sartu dira.
Teknika horrek ez zuen etenik suposatu.
Horrek ez zuen aldaketarik ekarri.
Horrekin ez dira gauzak aldatu.
Suposatzen nuen.
Beldur nintzen.
Susmo hori neukan.
Etorriko dela suposatzen dut.
Etorriko dela uste dut.
Etorriko delakoan nago.

Hona hemen adibide batzuk:
·         ? Suposatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus.
·         ? Suposa dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan?
·         ? Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea suposatzen du ezinbestean.
·         ? Mila eta bostehun eurok asko suposatzen dute guretzat / Mila eta bostehun eurok asko suposatzen digute
·         ? Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 suposatzen du horrek.
Hobe beste era honetara:
·         Pentsatzen dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Pentsatzekoa da ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Uste dugu ongi daudela, baina jakin ez dakigu deus / Ongi daudelakoan gaude, baina jakin ez dakigu deus…
·         Demagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? / Eman dezagun ez duela azterketa gainditzen. Zer egingo du orduan? /
·         Kirurgia estetikoa egiteak dirutza gastatzea dakar ezinbestean.
·         Mila eta bostehun euro asko da guretzat.
·         Bi mila euroko zorra dute: iazko aurrekontuaren % 10 da hori.
EHUko EHULKU aholku zerrendan adierazitakoak: SUPOSATU 1, SUPOSATU 2, SUPOSATU 3, SUPOSATU 4, SUPOSATU 5 SUPOSATU 6
AURREKO ASTEKO PILULEN ERREPASOA:
 Egin klik hemen

https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5706930-zenbait_aditzen_erregimena.html

 EUSKARALDIAREN AZKEN BIDEOA

PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina