Bideoa ikusteko egin klik hemen
Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia
hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira,
aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.
Horietako bati lotuta dator gaurko
proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko
hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen
du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan,
baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun
ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.
EUSKARAZ EZ DIRA EGOKIAK VIII
Gaztelaniazko POR guztiak ez dira -GATIK
1) Por (egilea) + esaldi pasiboa > ergatiboa
• Urteko kontuen orrialde
guztiak idazkariak sinatuta aurkezten dira.
*Urteko kontuen orrialde
guztiak idazkariarengatik sinatuta aurkezten dira.
Sinatzea ez da idazkariaren erruz
egin.
2) Por banatzailea > bakoitzeko,
-KO
• Muga-denbora gaindituz
gero, 0,25 puntu kenduko dute segundoko / segundo bakoitzeko.
*Muga-denbora gaindituz gero,
0,25 puntu kenduko dute segundo bakoitzagatik.
3) Por biderketan > BIDER,
-Z, -EKIN
• Bi bider hiru, sei.
• A balio guziak biderkatzen
dira 0,5etik beherako konstante batez/ batekin.
*A balio guztiak biderkatzen
dira 0,5etik beherako konstante bategatik.
Por zatiketan > -Z, -EKIN
•Ekuazioaren
bi zatiak b-rekin zatituko ditugu.
Ekuazioaren
bi zatiak b-z zaituko ditugu.
*Ekuazioaren bi zatiak b-gatik zatituko dugu.
4) Por galderan> -aZ, -RI BURUZ, -eN
GALDEA
•Zutaz galdetu zidaten.
Zuri buruz galdetu
zidaten.
Zure galdea egin zidaten.
# (...) zugatik galdetu...
5) Por > -en ORDEZ, -en LEKUAN...
•Zure
lekuan joango naiz bilerara.
*Zugatik joango naiz...
•Subjektu bakoitzaren
ordez puntu bat jar dezakegu.
*(...) puntu bategatik ordezka...
•Trajanoren estatua San
Pedroren estatua batez ordezkatu zuten.
*(...) estatua bategatik ordezkatu...
6) Por + erosi, saldu...> -(t)AN
•Zenbatean erosi duzu auto berria?
*Zenbategatik erosi...
•Lanak 2,39 milioi euroan esleitu dituzte.
*... milioi eurogatik esleitu...
•Ordenagailua 30 euroan dago salgai.
*Ordenagailua 30 eurogatik dago salgai.
HAUSNARKETA
Apunte solte batzuk pandemiaren gainean
PANDEMIA HITZAK (pan eta demos) herri osoa esan nahi du. Hitza
ulertzen eta erabiltzen dugun eran, pandemiak osasunarekin du zerikusia, baina,
praktikan, herri osoaren egituraketa osoa harrapatzen du: herritar asko
kutsatzeaz eta hiltzeaz gainera, herriaren bizimodu osoa iraultzen du, bizitza
publikotik hasi eta etxe barruko intimitateetaraino; ekonomiari eta etikari
eragiten die; izuari zein solidaritateari; eskolari bezala aisiari: ez dago giza
bizitzaren geruzarik pandemiak afektatzen ez dionik. Pandemia batek giza
aktibitate guztien sare trinkoari eragiten dio, arrisku bizian jarriz
gizartearen oinarri zibilak berak ere.
BIRUSA EZ DA SOZIALA, politikoa, humanoa, baizik natura baino
ez. Ez dauka diskurtsorik, sentimendurik, etikarik: bere eremua ez dago
gaizkiaren eta ongiaren terrenoan. Etorri da, jo gaitu. Inolako motiborik gabe,
oraindik ezagutzen ez dugun mekanismo batek aktibatuta. Guk, sozialak,
politikoak, humanoak baikara, gure ideietara eta komenientziara ekarri nahi
dugu. Merezi genuen zigorra!, dio masokistak. Jauna, zer egin dugu gaizki?,
moralistak. Asko ikasten ari gara, optimistak. Galdu gara!, pesimistak.
Gaixo, erizain eta medikuek ez dute ondoriorik ateratzeko ez
astirik, ez kemenik. Askitik gora lan dute aurrean daukaten gaixoa zaindu eta
animatzen.
Zer-nolako zilegitasuna dugu guk, naturarekin zer egiten ari
garen jakinda, naturari eskatzeko errukitzeko gurekin?
Artikulu osoa, hemen
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina