OKERRAK: *AH!, *EH!, *OH!
Interjekzio
hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak
beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegi Batuan: ah!,
eh!, oh! Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datozen hiru sarrerak:
Ez dugu ahantzi behar hainbat euskaldunentzat “h” ez dela letra mutu hutsa, fonema baizik. Hortaz, honela idatzi beharko genituzke adibideok:
a) A,
badakit nor den!
b) Kontuz hauekin, e!
c) O,
zer pena!
Eta ez:
a) *Ah,
badakit nor den!
b) *Kontuz hauekin, eh!
c) *Oh,
zer pena!
JAKINGARRIAK
Euskaraz irainik ez dagoela? Ikusi bideoa
Beste hau ere interesgarria da: esanindarra
PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina