ezeztatu

2020/06/12

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 3 FASEA V

EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXIX)




Aditz batzuen inguruan zalantzak sortzen dira batzuetan. Nahasteak usuago gertatzen diren aditz batzuk aukeratu ditugu, eta erabilera-aukeren berri eman, aditzak alfabetikoki ordenatuz: 

·         Jarraitu, jarraiki. Partizipioa holaxe da, beraz, adjektiboa jarraitua (edo jarraikia) da, ez jarraia*. Segitu sinonimoa da.
·         Kalte egin. Ez erabili kaltetu kalte egin adieran.
·         Kaltetu. Da sailekoa. Zerbaiti edo norbaiti kalteren bat heldu. Autoa kaltetu zitzaigun.
·         Kosta(tu). Partizipioa kosta zein kostatu izan daiteke. Beraz, biak erabili daitezke arazorik gabe: Niri ere kosta zitzaidan sinestea; Nire bizi guztian ez zait gutxiago kostatu goizeko bostetan jaikitzea. Zaio sailekoa da, beraz, zenbat kostatzen du* ez da zuzena.
·         Lehiatu. Da sailekoa da. 40 segalari lehiatu ziren guztira, bero egin arren.
·         Nabari izan, nabaritu. Biek dute esanahi bera, eta ez dago haien artean hobespenik. Beraz, nabari da zein nabaritu da esan eta idatz daiteke.
·         Nahasi eta nahastu. Bien aditz-oina nahas da. Nahasi hobesten da. Nahastekatu (Ipar. eta Naf.) eta nahastatu (Batez ere Bizk.) formak ere agertzen dira Hiztegian.
·         Oldartu. Da sailekoa da. Otsoa bildotsari oldartu zitzaion.
·         Pasatu. Horrelaxe da partizipioa, eta ez pasa, halere Euskaltzaindiak, Hegoaldean eta lagunarte mailan, pasa forma ere onartzen du: albotik pasa da, etab.
·         Saihestu. Aditz-oina saihestu eta saihets izan daitezke, baina ez saihes*.
·         Sinetsi. Horixe da aditza Hiztegian. Sinistu formak bizk. eta gip. markak ditu. Aditz oina sinets da; gipuzkeraz eta bizkaieraz sinis.
·         Topo egin.  Soziatiboarekin (norekin) edo gabe. Du sailekoa da. Ustekabean aurkitu esan nahi du, topatu = aurkitu.
·         Ukitu. Ikutu baztertu du Euskaltzaindiak
·         Zozkatu edo Zotz egin hobeto zozketatu baino.
EUSKARALDIA 
 Aurten Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioa izango dugu azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
2020ko edizioko berrikuntza ariguneak edo euskaraz hitz egiteko guneak dira.

EUSKARAZ EZ DA EGOKIA 7 (ASTEKO BIRPASA)
      Jokatu nahi baduzu, egin klik hemen.
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/6102152-euskaraz_ez_da_egokia_7.html
 PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina