ezeztatu

2020/06/11

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 3 FASEA IV


EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXVIII)

Aditz batzuen inguruan zalantzak sortzen dira batzuetan. Nahasteak usuago gertatzen diren aditz batzuk aukeratu ditugu, eta erabilera-aukeren berri eman, aditzak alfabetikoki ordenatuz:
·         Arnasa egin. A itsatsia du. Arnasturen aditz-oina arnas edo arnastu da. Beraz, arnas daiteke edo arnastu daiteke.
·         Atzeman. Harrapatu esan nahi du; antzeman, ordea, nabaritu edo igarri (igerri*). Sinonimoak dira adimenaren bidez sumatu (hauteman) adieran.
·         Bereizi. Horixe da aditza, berezi adjektiboa da. Bestetik, bereiztu* baztertu du Euskaltzaindiak.
·         Bidali. Bidaldu baztertu du Euskaltzaindiak.
·         Borrokatu. Borroka egin adieran da sailekoa da. Atenastarrak eta persiarrak elkarren aurka borrokatu ziren Marathonen.
·         Bultza egin. Ez bultz egin*. Bultzatu eta bulkatu haren sinonimoak dira, bultzada eta bulkada, ordea, bereizten dira.
·         Ekoitzi ekoiztu baino hobeto. Bien aditz-oina ekoitz da (ekoitz dezakete)
·         Eraso. Horixe da aditza. Erasotu* ez da azaltzen Euskaltzaindiaren Hiztegian. Dio moldekoa da.
·         Espezializatu. Espresuki baztertu du Euskaltzaindiak espezialdu. Bide beretik honako hauek dira zuzenak: arrazionalizatu, digitalizatu, erradikalizatu, formalizatu (formaldu=zintzo bihurtu), globalizatu, kristaldu (kristalizatu baino hobeto), nazionalizatu, pertsonalizatu, profesionalizatu, sakralizatu, sozializatu.
·         Hustu. Aditz-oina hustu zein huts izan daiteke. Aditz-izena hustea da, ez hustutzea*. Hutsitu bizkaierazko forma jasoa ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian.
·         Irten. Aditz-izena irtetea da, ez irtetzea*. Da sailekoa da: irten da. Bizkaierazko urten, aldiz, du sailekoa da: urten dau. Haien sinonimoak jalgi eta atera.
·         Iraun. Komunztadura singularrean egiten du: bi ordu iraun ditu* gaizki dago.
·         Itxaron Itxoin baino hobeto Batuan.
·         Finkatu. Ez da erabili behar kokaturen sinonimo gisa.

EUSKARALDIA 

Aurten Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioa izango dugu 
azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

2020ko edizioko berrikuntza ariguneak edo euskaraz hitz egiteko guneak dira.





PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina