ezeztatu

2020/06/09

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 3 FASEA I





EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXXV)



Gerundioa (erdal)
Baztertzekoak dira, esaterako, geroago gertatuko den ekintza bat adierazteko, <partizipioa + -z edo -(e)larik> egitura erabiliz osaturiko esamoldeak. 
Modua eta aldiberekotasuna adierazteko egokiak dira, baina ez ekintza bat bestearen ondoren gertatzen dela adierazi nahi bada. Horretarako egokiena, besteak beste, ETA juntagailuaz baliatzea da.
*Kolpe bat eman zion, hilda utziZ (> Kolpe bat eman zion, ETA hil).
*Parisera joan dira, datorren astean itzuliko direLARIK (> Parisera joan dira, ETA datorren astean itzuliko dira).
*Leihotik erori zen, hanka hautsi zueLARIK/hautsiZ (> Leihotik erori zen, ETA hanka hautsi / Leihotik erori, ETA hanka hautsi zuen.
 *Ekaitza bortitza izan zen kalte handiak eragineZ / eragiten zitueLARIK (> Ekaitza bortitza izan zen ETA kalte handiak eragin zituen.






EUSKARAZ EZ DA EGOKIA BIRPASATZEKO JOLASA
Jolasteko egin klik hemen
https://es.educaplay.com/recursos-educativos/6018209-zuzenak_saskira.html


JAKINGARRIAK




1610eko liburu batean, euskarazko pasarteak

Suitzan 1610. urtean argitaratu zen liburu baten alea erosi du enkante batean Italian, Mintzoa argitaletxe nafarrak. "Mithridates de differentis linguis" izenekoa da, eta aita gurea eta glosario bat dakartza euskaraz. Hemen albistea Mintzoak emana.


Berria osorik irakurri nahi baduzu egin klik hemen

 PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina