ezeztatu

2020/06/01

KONFINAMENDUA ARINTZEKO 2 FASEA V



EUSKARAZ EZ DA EGOKIA (XXIX)


Ez dira gauza bera:
Autobus berdinean etorri ziren
Autobus berean etorri ziren
Berdin izenlagunak elkarren antza duten gauza bi edo gehiago adierazten du; ber(a) erakusleak, berriz, gauza bakar beraz ari dela.
Zure amak eta nireak auto berdina erosi dute badiogu, auto igualak erosi dituztela diogu; bi auto daude aipamenean, bakoitzak berea erosi du eta. Zure ama eta nirea auto berean etorri dira esaten badugu, aldiz, auto bat besterik ez dago.
Analogiaz, beraz:
*Egun berdinean joan ziren oporretara (> egun berean).
*Ikastetxe berdinean daude aurten (> ikastetxe berean).
Iritzi bera ala iritzi berdina?
Izen abstraktuekin lausotu egiten da aldea (ZER eta NOLAKO): lan bera eginda... / lan berdina eginda...; iritzi bera / iritzi berdina; ideia bera / ideia berdina, balio bera / balio berdina…
Modurik ohikoena eta egokiagoa lehen moldea da (ZER):
iritzi berekoak gara, iritzi bera dugu.
Desegokia da *berdina esan esapidea.
Modu egokia gauza bera esan da. Beste esanahi bat du: modu berean esan (Nola).


JAKINGARRIAK

Nola esaten da euskaraz 'pasar la hoja'?
Hona hemen hori adierazteko zenbait esamolde:

egoera gainditu

lehengoa atzean utzi
lehengoa gainditu
  
 ESAMOLDEAK 
Jokatzeko egin klik hemen



https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5940971-esamoldeak_1.html

ARINTZE-ERROSKA
 Jokatzeko egin klik hemen


https://es.educaplay.com/recursos-educativos/5941243-arintze_erroska.html

PILULA GUZTIAK IKUSTEKO klikatu hemen
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina