ezeztatu

2021/05/14

Artikulua: arnasa gara

 

Aurten Arnasa Gara bigarren kanpaina abiatu da, iazko kanpainatik ateratako ondorioetan sakontzeko helburuarekin. ‘Arnasa Gara – egunerokoan zer? kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landuko ditu zortzi esketxen bidez, iazko kanpainan ateratako ondorioak oinarri dituztenak. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.

Zortzi pilula, zortzi gonbidatu

Hausnarketa interesgarriak eta bizipen gogoangarriak partekatu dituzte guztiek, eta, besteak beste, arnasguneen garrantziaz eta testuinguru zailetan ere euskarari eustearen garrantziaz hitz egin dute. Antton Telleriarekin hasi zuten elkarrizketa sorta –Euskara da gure postalik ederrena, eta ondoren egin zituzten, hurrenez hurren, Aitziber Garmendiarena –Hitanoarekin,busti gehiago–, Sambou Diabyrena –Ongi etorri euskararen herrira–, Xabier Gutierrez Xsakara musikariarena –Nor da Tomas Hidalgo?, Erika Olaizolarena –Euskararekin ezin galdu, Ander Lipusena –Mediku bakoitzak bereorrika– eta Iratxe Urkiagarena –Euskararen tximeleta efektua–.

 


 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina