GERO
‘ETA GERO’ esapidea.
Kontuz!
*bilera eta gero ez da egitura zuzena
bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren behar du
*bazkaria eta gero, bazkaldu eta gero / bazkaldu ondoren/ bazkariaren ondoren
*epaiketa eta gero, epaiketa egin/izan eta gero / epaiketa(ren) ondoren
*14 urte eta gero... 14 urte igaro eta gero / 14 urte igaro ondoren, 14 urteren ondoren...
Esamolde okerrak, GERO tarteko:
1. <*gero eta... -ago, ... gero eta... -ago> esamoldea ez da zuzena.
Horren ordain zuzena hau da: <zenbat eta... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>.
*Gero eta gehiago ikasi, (gero eta) nota hobeak ateratuko dituzu
Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta / hainbat (eta)) nota hobeak aterako dituzu.
2. <*zenbat eta... -ago, gero eta... -ago> esamoldea ere ez da zuzena.
Horren ordain zuzenak ere hauek dira: <zenbat eta... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>.
*Zenbat eta gehiago ikasi, gero eta hobeto
Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta / hainbat (eta)) hobeto.
3. Denboraren igarotzeaz ari garela, ez da zuzena <*gero... -ago> esamoldea.
Horren ordain zuzenak: <gero eta... -ago> edo <geroago (eta)... -ago>.
GERO indartzailea. Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza ere bada gero
Ederra da, gero!
Ez niri gezurrik esan, gero!
Berriketa gutxi, gero, niri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina