BAIMENDU
Baimendu aditzak baimena ematea adierazten du, eta ez zerbait lortzeko bidea
*Ordenagailuak testuko ortografia-akatsak azkar zuzentzea baimentzen dit
Ordenagailuari esker testuko ortografia-akatsak azkar zuzen ditzaket
Ordenagailuak testuko ortografia-akatsak azkar zuzentzeko aukera ematen dit.
Ordenagailuak testuko ortografia-akatsak azkar zuzentzeko bidea ematen dit.
USAINDU
*Bulego honetan txarto usaintzen du.
Bulego honetan usain txarra dago.
COVID-19a izan nuenetik ezin dut ezer usaindu.
EZAGUTU
*Industriak garapen handia ezagutu du XX. mendaren bigarren erdialdetik aurrera.
Industriak garapen handia izan du XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera.
Lurraldea hobeto ezagutzeko aukera eman digu itxiera perimetralak.
IKASI
*COVID-19aren bilakaera ikasten ari dira.
COVID-19aren bilakaera ikertzen ari dira.
Fisika ikasten du, bihar azterketa duelako.
MUGATU
*Kalte-ordainak ematera mugatu dira.
Kalte-ordainak eman besterik ez dute egin.
Administrazioko euskal hitzak ez daude gaztelaniazkoak bezain zehazki mugatuak.
AGURTU
*Adeitasunez, agurtzen naiz.
Adeitasunez, agurtzen zaitut.
Adeitasunez, agur.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina