Txinako kondaira zahar batek dioenez, egun batean ikasleak bere maisuari galdetu zion:
“Zein da zerua eta infernuaren arteko desberdintasuna?”
Maisuak erantzun zion:
“Oso desberdintasun txikia da, baina ondorio desberdin handiak dituena. Etorri eta infernua zer den erakutsiko dizut”.
Gela batera sartu ziren; bertan arrozez gainezka zegoen ontzi baten inguruan bilduta zeuden pertsonak zeuden, denak gosez eta atsekabetuak. Pertsona bakoitzak ontzira iristen zen koilara luze bana zeukan eskuan, koilara hauen heldulekuak hain luzeak ziren ezin zutela bertakoa ahora eraman. Bertakoen atsekabe eta sufrimendua jasanezinak ziren.
“Etorri”, -esan zion maisuak handik denbora batera- “orain zerua nolakoa den erakutsiko dizut”. Beste gela batean sartu ziren, bertan, arroz ontzikada berdina zegoen, jende multzoa, koilara luze berdinak… baina bertan denak pozik eta elikatuta zeuden. “Zergatik daude hemen hain zoriontsu eta bestean berriz hain atsekabetuta, egoera bera bada?”
Koilarek heldulekua hain luzea dutenez, ezin dute janaria bakoitzaren ahora eraman. Aurreneko gelan, denak etsituta daude beraien berekoikerian eta bestean berriz, bata besteari laguntzen ikasi dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina