Ez dakigu ziur PERSONA hitzak zer esan gura duen ere (arioek bere hizkuntzen memoria galduta baitaukate). Dakiguna da MASKARA gisa erabiltzetik hartu zuela izena. Erromatarrek-eta, antzerkietan zerabilten “MASKARARI” deitzen zitzaion “PERSONA”. Horrekin ez dut desanimatu nahi “pertsona” hitza erabiltzen duen inor.
PERSONA esateko berba anitz dauka euskerak, behintzat HIRU, beti bezala. Izan ere, nik ez dut ezagutzen euskera bezain anitza den hizkuntzarik hitz-aniztasunari dagokionez. Hiztegiko hitz garrantzitsu guztiek hiruko sinónimiaz funtzionatzen dute (aski ondo dakitenez EGA ikasi zutenek).
Beraz, “pertsona” esateko hiru-lau sinónimo daukagu:
- GIZAKI: GIZ erroa lehen euskerako monosilaboa da, hots, Solutre aurrekoa (-120.000-20.000), agian neandertalaren sonema. “organismo biziduna” esan nahi du, zeren organoak izendatzeko GI erabiltzen da (gibel, gihar, giltzurrin etab.)
- LAGUN: Auskalo hitz hau noiztik erabiltzen den, baina, iberieraz ere hórrela esaten zenez (LAKUN), duela 2.300 urte agertzen da idatzita. Zera erran gura du: LAGUNA: “bailara-kidea” (*lea-gune-aria).
- BANAKO (gizabanako): badakigu zer esan nahi duen (individuo, zeren sarri askotan horixe adierazi nahi baita “pertsona” esaten dugunean.
Jakina, KRISTAUA/GIRISTINOA ere erabili da “pertsona” esateko.
Beraz, errepertorio zabala daukagu euskeraz “persona” hitzaren alternativa gisa.
Zergatik PERSONA hitzaren hautua?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina