Fabula
«Euren herrixkatik ihes egin behar izan zuten basamorturantz. Bi gizonezko herrikideengandik bakarturik geratu ziren eta han zebiltzan goseak eta egarriak jota, alderrai. Halako batean, horma baten parera iritsi ziren. Hormaren goialdean fruta-arbola baten aleak ikus zitezkeen adarretatik zintzilik. Oasia, zalantzarik gabe! Gizonetako batek laster egin zuen horman gora, eta bestaldera jauzi egin zuen. Beste gizonezkoak, hormara igo, pare bat ale jan, beste ale batzuk atorra eta bularraren artean sartu, eta beherantz egin zuen atzera lehengo aldera. Indarberriturik, lasterka abiatu zen basamortuan galdutako herrikideen bila».
Andoni Egaña
Berrian, 2021eko martxoaren 10ean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina