(....)
Askotan pentsatu dut zer sentituko duen gai baten inguruko benetako adituak, gu guztiok gai horren inguruan eztabaidatzen entzuten gaituenean. Zer pentsatuko duen gaiari hainbeste ordu, ikasketa edota lan eskaini dion aditu batek. Hori pentsatzen dudanetik, menperatzen ez dudan gai bati buruz galdetzen didatenean, aurre-aurrean ikusten ditut irudizko aditu horren begiak, zain, nire hanka sartzea entzuteko prest. Begi horiei esker ikasi dut hobe dela ezer ere ez esatea edo norberaren hutsuneak aitortzea, gaiaz jakin gabe hitz egitea baino. Hala ere, bekatu egiten dudanean saiatzen naiz begi adituei barkamena eskatzen.
Karmele Jaio
Karmele Jaioren artikuluak irakurri nahi badituzu: https://karmelejaio.com/artikuluak/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina