ezeztatu

2021/04/12

Euskara hobetzen: egingo nuen

BOST MINUTUKO IKASTAROA: Duena eta duela / Kerman mintzalaguna / Mariana  Grande | Eskolaegunezegun

Erabilera-modu hauek ditu:

·  Iraganeko ikuspegitik geroago gertatu behar zuena adierazteko:

Esan nizun neronek egingo nuela.

·  Iraganarekin lotutako nolabaiteko zalantza edo suposizioa adierazteko:

Etorriko zen honezkero Mikel.

Zuk agian ezagutuko zenuen nire anaia, ezta? (= Zuk agian ezagutu zenuen nire anaia, ezta?).

·  Iraganean baldintzapean eraturiko esaldiak osatzeko:

Jostailu bat eman behar izan genion haurrari, isilduko bazen

Nekazaritzako ekoizpenak gora egingo bazuen, lurra ongarritu beharra zegoen.

·  Baldintzarik erabiltzen ez den baina haren arrastoa dagoen zenbait perpaus-mota osatzeko:

Beharbada berriro saiatu behar(ko) genuen [baina ez ginen berriro saiatu].

Oso gustura geratuko nintzen berarekin, baina ezin izan nuen.

Baldintzazko ezinezko ondorioa adierazteko (baldintzazko ondorio irreala, alegia). Bi moldeak daude ondo:

Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen / etorriko zatekeen.

Abisatu (izan) balidate joango nintzen/nintzatekeen bilerara.

Testuinguru horretan, parekoak dira honako guztiok: zuen/zukeen, genizun/genizukeen, ginen/ginatekeen, etab.

 Ez da zuzena gertakari hipotetikoak baina gerta litezkeenak aipatzeko.

*Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara).

*Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke).

*Gonbidatuko banindute gustura joango nintzen bilerara (> Gonbidatuko banindute, gustura joango nintzateke bilerara).

 

Euskara Batuaren Eskuliburua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina