ezeztatu

2021/04/19

Euskara hobetzen: ahozko erabilera BE BAI

Bizkaieraz AHOZKO erabileran egiten dugun akats baten berri duzue oraingoan

 Be bai joan bihar dot nik Nik be joan bihar dot (1)

 

1.- BE (ere) lokailuaren erabileran akats ugari egin ohi dira, gehienetan, BE ez dagokion tokian jartzearen ondorioz. Adibidez:

 *Mikel hemen dago BE.Mikel BE hemen dago.

*Bihar joango gara BE bai.Bihar BE joango gara.

*BE bai Mikel etorriko da.Mikel BE etorriko da.

 

Kontuan hartu BE lokailuak beti joan behar duela erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan.

Adibidez:

Josuk ekarri dau. *BE bai Jonek. Josuk ekarri dau. Jonek BE (Jonepe) bai.

Ana joan da. *Eta BE bai ni. Ana joan da. Eta ni BE bai.

 

2.- Kontu handia izan behar dugu erreferentziazko osagai hori egoki aukeratzearekin:

• Guk goian afalduko dogu. Eta zuek?

• *Goian BE.

Guk BE(gupe) bai / Guk BE (gupe) goian.

 

3.- BE ez da aditz jokatu atzizki gabe baten ondoan jarri ohi.

*Mikel etorri da BE. Mikel BE etorri da.

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina